top of page

GURE PROIEKTUA

"2017. urtean zintzilikatu zen Kontxako pasealekuan marea igotzeko arriskua zela eta kontuz ibiltzeko jendeari ohartarazten zion seinalea

Hala ere, jada, 2050. urterarte arriskuak gora egin du, klima aldaketa dela medio eta pasealeku hori guztiz ibilezina bihurtu da, berehalako aldaketa bat egitea beharrezkoa delarik. Kontxako pasealekua birmoldatzeko lanak 2050eko azaroaren 6ean hasiko dira, aldaketa klimatikoari aurre egiteko metodo bezala.

Lan hauek estatuak sustatutako lan publikoak izango dira eta Miramar jauregiaren azpitik pasatzen den oinezkoen tunela partzialki itxita egotea ekrriko dute, hesien bidez, bertan infromazioa agertuko delarik."

Aurreko hau 2048. urtean ateratzea aurreikusten den artikulu bat izan liteke. Jendeak Loretopekon jarritako arrisku-seinaleari kasu egin gabe jarraitu duelako. Hori ekiditeko kontzientziazio proiektu bat atera da aurrera.

Proiektu honetan, Loretopekoko tunelaren irteeran 4 obra hesi jarri dira, irteera izorratzen, obra hasiera baten modura. Honekin paseoaren muga berriak zehaztea eta bertan atasko bat sortzea lortu nahi da, jendearen jakin mina sortzeko eta urte gutxiren buruan, 2050. urtean hain zuzen ere, eurei kalte egingo dien zerbait delataz konturatu daitezen.

Ebaketaren bidez, itsasoaren kotaren maila igotzean kontxako pasealekuaren desagertze eta muturreko transformazioa adierazten dira. Gaur egungo oinezkoen bidea desagertzen da, eta kotxeena den tunela, etorkizunean lurrazpiko hirigune bat bihurtzen da, aisialdirako hainbat aukera dituena, diskoteka, kafetegia, supermerkatua, akuarioa...

Honen asmoa jendea, euren akzioak aldatzen ez baditu, zer gertatuko denaz ohartzea eta oraindik ere arazoa heldu aurretik pixkanaka aldatu daitekeelaz kontzientziatzea.

KALEKO EKINTZAK

LAS VIGAS Somos expertos en maderas

© 2023 por LAS VIGAS. Creado con Wix.com

  • Facebook Clean
  • Google+ Clean
  • Flickr Clean
bottom of page